JAIALDIA

BERTSO JAIALDIA

BERTSO JAIALDIA. OTSAILAK 9, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan (18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia). Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan, sarrerak aldez aurretik hartuta).

Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza.
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea

Bertsoaroaren 32. aldia, ohikoa den gisan, lehen mailako bertso jaialdi batekin hasiko da. Ainhoa Larretxea arduratuko da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira ibilbide eta herrialde ezberdinetako sei bertsolari, tartean, herrialdeetako txapelketetako lau txapeldun. Otsailaren 9an izango da saioa, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.

Itzuli edukiaren hasierara