Euskarazko jarduerak

BERTSO JAIALDIA. BERTSOAROA 2022

BERTSO JAIALDIA. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 24, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean*
Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Aurtengoan ere goi mailako bertso jaialdi batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Tartea, Nafarroako azken txapelketako txapeldun eta txapeldunordea. Denen artean, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute, ziklo osoari amaiera biribila jarriko dion emanaldian.

Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable civivoxean, Katakrak-en, eta Txantreako Salestarretan otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan izango da. Azken 30 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, sei emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri.

NAEko ikuskizunetarako sarrerak bere webgunean egongo dira salgai, 5 eurotan (NAEko hiru ikuskizunetarako bonua, 12 eurotan); Katakraken eta Kondestable Civivoxean sarrera librea izango da aforoa bete bitarte; eta Txantreako Salestarretan berriz, izen-ematea ezinbestekoa da nafarroa@bertsozale.eus helbidean edo 948143747 telefonoan, otsailaren 17a baino lehen.

Itzuli edukiaren hasierara