Buscador
Dantza
NIRE MOLDEAN DANTZATZEA

BI-HOTZ / DOS-BEATS, BI TAUPADA, BIHOTZ BAT. NIRE MOLDEAN DANTZATZEA
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2022-09-21, 19:00 – 21:00
Modu bakarra dago dantzatzeko?
Lantegian gure anatomia ezagutuko dugu. Mugimenduak deskodetuko ditugu haien jatorria ulertzeko, gure bizi-bulkadetatik eta gure eragozpenetatik abiatuta sortzeko. Gure zabalpen eta askapen beharrari entzutea, gure modura mugituta, basoan jostatuta eta gainerakoekin batera dantzan. Konposizio bat ontzea izanen dugu xede bukaerako erakustaldian txertatzeko. Pertsona bakoitza mundu bat baita. Eragin diezaiogun mundu horri.
Mugimendua, dantza, antzerkia eta musika maite duen edonori zuzendua.
Gehienez: 12 lagun
Noiz eta non?
+ Lehen harremana: Irailak 15 edo 16, 19:00etan
Asteazken eta ostiraletan Irailak 21, 23, 28 eta 30, 19:00-21:00, Iturramako Civivoxean
+ Saio bateratuak urriak 5 eta 7, 18:00-21:00 Ziudadelan
+ talde saioak urriak 10, 11, 12, 13 eta 14, 18:00-21:00 Ziudadelan.
+ bukaerako erakustaldia urriak 15 Ziudadela (bi emanaldi, goizean eta arratsaldean)
* ordutegi malguak, baina konpromisoa eskatzen da
Emailea: Inés Boza
Hizkuntza:Castellano