
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
2022ko abenduak 19an,19:00etan. Kondestable jauregiko kontzertu aretoa. Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.
Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker, Iruñeko Kondestable Jauregiko kontzertu aretoan ekitaldi berezia eskeiniko da, Aitor Uharte, Uxue Ardanaz eta Inar Lezaun Nafarroako Goimailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin batera. 19:00etan Txistulari boskotea kontzertu aretoko eszenatokira igoko da nafar ikasleak lagun dituztela, euskal musika tradizionala eta gaur egungoa bateratzen duen programa bat eskainiz. Aforo mugatua izango da doako sarrerarekin.
Gorka Zabaletaren gidaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandak Aitor Furundarenaren “Aurtzaka”, Jose Ignazio Ansorenaren “Zurrumurru” eta “Bedaio”, kutsu tradizionaleko Isidro Ansorenaren “Ana Mari” eta Santos Intxaustiren “1. kontrapasa” eta estilo berritzailegoko Jon Etxeandiaren “Oroipen ona” eta Pedro Fernandez de Agirreren “Tarantella” barne dituen programa berezia eskainiko digu.
Bilboko Udal Txistulari Banda, munduko danbolintero talde profesional bakarrenetarikoa izanik, Erdi Aroko ministrilen eta juglarren testigantza bizia da. Egun, txistuak izan duen garapen handiaren eredu garbitzat har genezake talde hau.
Hitzarmen honen helburu nagusia banda profesional eta bestelako taldeen arteko elkarlana bultzatzea da. Ikasle gazteentzako benetazko esperientzi aberasgarria sortuz.
Zuzendaria: Gorka Zabaleta
Bilboko Udal Txistulari Bandako partaideak: