
BIZITZAK SALBATZEN DITUEN ABC-A
- TXANTREAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA
- 18:00
JUSLARROCHAKO CIVIVOXA, 2023-04-29, 11:00 – 12:15.
ARTE-LABORATEGIA FAMILIARTEAN. BILDUMA ILUSTRATUAK
Familiendako lantegia da, elkarrekin sortu, imajinatu eta gozatzeko. Saio bakoitzean, artista baten mundu magikoan murgilduko gara, gure adierazmoldea eta komunikazio-moduaren bila.
Lantegi bakoitza bukatzean, erakusketa txiki bat sortuko dugu elkarrekin lan guztiak bilduta, nahi duen jende orok gure sorkuntza-lanak ikus ditzan.
ERKUDEN DE ANDRÉS IMAZ
Pan de nube (Heena Baek)
Lan zehatz eta delikatu baten bidez eta, hainbat gai erabiliz, Heena Baek-ek unibertso paregabeak sortzen ditu. Haren album ilustratuetan badira miniaturazko pertsonaiak eta maketak, eta gero, haiei argazkia atera eta paperera ekartzen ditu. Artista horren lanari Astrid Lindgren Memorial Saria eman zitzaion 2020an.
Goxoki magikoak, Ama arraroa, Ilargi-izozkiak, Uretako Maitagarria eta Hodei-Ogia izanen dira gure abiapuntua. Geure pertsonaiak eta maketak sortuko ditugu, hainbat gai erabiliz modelatzeko, hala nola papera, kartoia eta irudimen handia
JUSLARROCHA CIVIVOXA
API 29 ABR, larunbata
11.00 – 12.15
10 leku (5 haur + 5 laguntzaile)
5-10 urte, heldu batek lagunduta.
4 €. Izena eman ondotik, zozketa
Hizkuntza: Castellano