Kontzertua

BIOLIN ETA PIANO BIKOTEA

2023/02/13
19:30 - 20:45
ALEXIS HATCH (biolina) eta NATALIE SCHAWAMOVA (pianoa)Albéniz Fundazioarekin elkarlanean.
IZEN-EMATEA / SALMENTA
Sarrera librea lekua bete arte
JARDUERAK 2023KO URRIA - AZAROA

Kondestable Civivoxa, 2023-02-13, 19:30 – 20:45. IME´22. IRUÑA MUSIKA EKINTZA. BIOLIN ETA PIANO BIKOTEA (KONTZERTUA)

Alexis Hatch:
1995ean Los Angelesen jaioa, Alexis Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolako Biolin katedran ari da ikasten, 2020tik hona. Hiru urte zituela biolina jotzen hasi, Torontoko Royal Conservatory kontserbatorioan ikasi (Kanada) eta, bertan, “Concerto Competition” saria eskuratu zuen. 10 urte zituela aritu zen lehen aldiz bakarlari orkestrarekin; Alacanteko Orkestra Sinfonikoarekin, hain zuzen ere. Orduz geroztik, hainbat herrialdetan aritu da bakarlari eta ganbera-talde batzuetako kidea izan da.

Natalie Achawamova :
Pragan 1999an jaioa, Natalie bost urterekin hasi zen pianoa jotzen. Pragako Musika Eskolan ikasi eta Maisutza bat dauka egina hiri bereko Arte Ederretako unibertsitatean. 2015eko urrian, inoizko pianistarik gazteenetako bat izan zen Varsoviako Chopin Piano Lehiaketan parte hartzen. Errezitaldiak eman ditu Europan, AEBn, Hego Amerikan eta Asian. 2020az geroztik, Reina Sofia Goi-mailako Musika Eskolako Piano Katedran ari da ikasten.

W.A. Mozart, L.V. Beethoven, J. Brahms eta R. Wagnerren obrak interpretatuko dituzte

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara