Buscador
Txotxongilo antzerkia
BLANCANIEVES (MAX SARIETAN FINALISTA)
MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-03-11, 18:30 – 19:30 – TXOTXONGILOAK: BLANCANIEVES
Edurnezuri ipuin klasikoaren berrirakurketa honek objektu-antzerkiaren teknika erabiltzen du, kasu honetan lanparak eta argimutilak, txotxongiloen lana egiteko. Ikuskizuna bertso moldean ondua dago eta, haurrendako egokia ez ezik, publiko mota guztiendako ere bada. Azken buruan, ikuskizunak maitagarrien ipuina berrinterpretatu eta umorez nahiz poesiaz jantzi du.
Ohi duenez, taldeak umorea eta begirada poetikoa darabiltza, eta objektuei erabilera berezia eman eta pertsonaia bihurtzen ditu familia osoarendako gomendagarria den lan argitsu honetan. Kritika espezializatuak hainbat gauza nabarmendu ditu, hala nola soiltasun eszenikoa, testuen kalitatea, eszenaratzean erabili den trebezia, objektuen gaineko lan zehatza eta interpretazioaren kalitatea.
Max sarietan haur, gazte edo familientzako ikuskizun onenaren finalista.
6 urtetik +, heldu batek lagundurik.
3 €. Aurrez izena emanda
Hizkuntza:Castellano