DEIALDIAK

AISIALDI ETA KULTURARAKO BONAK ‘PAMPLONUP’ KANPAINAN

ONLINE:http://www.pamplonup.es/
2021/11/16 - 2021/11/18
10:00 eta 17:00
EROSI ZURE BONUAK

Iruñeko Udalak ‘PamplonUP. Gora Iruñeko negozioak’ kanpainaren beste edizio bat abiatu du. Asteazkenetik aurrera, 136.464 bonu jarriko ditu salgai hiriko 800en bat merkataritza-, ostalaritza-, aisialdi- eta kultura-establezimendutan eta zerbitzutan trukatzen ahalko direnak. Deskontu-bonuak asteazkenean erosten ahalko dira udal webgunearen, www.pamplonup.es webgunearen eta 662.867.109 telefonoaren bidez, bono bakoitzak 14 euroko prezioan (20 euroren truke truka daiteke establezimendu honetan). 68.232 bonuko lehen sorta goizeko 10:00etan jarriko da salgai, eta bigarrena, beste 68.232 bonukoa, 17:00etan.

Momentuz kanpainan onartutako 775 negozioetatik, % 74 (570) saltokiak dira, % 17 (135) askotariko zerbitzuen establezimenduak eta % 9 (70) ostalaritzako sektorekoak eta turismoarekin, aisiarekin eta kulturarekin lotutakoak. Merkataritza-establezimenduen barruan, ostalaritzari, turismoari eta kulturari dagokionez, 37 jatetxe daude, 15 taberna, 5 kafetegi, 4 bidaia-agentzia, 4 ostatu, 2 zinema-areto, erabilera anitzeko areto 1, gida-turistikoen negozio 1 eta dantza-areto 1. Kanpainari atxikitako saltokiei buruzko informazio guztia www.pamplonup.es webgunean kontsultatzen ahalko da asteazkenetik aurrera.

Kanpainaren funtsa mantendu da, eta bonu bakoitzaren prezioa 14 eurokoa izanen da, 20 euroko erosketak egin ahal izateko. Iruñeko Udalak 6 euroko alde hori diruz lagunduko du, eta bonuak trukatu diren establezimenduei ordainduko die.

Bonoak trukatzea paperean edo gailu mugikorrean
Bonuak ordainketa elektronikoko pasabide baten bidez erosiko dira. Behin erosita, QR kode bat duten bonuak adierazitako posta elektronikoaren bidez bidaliko dira. Bonuak establezimenduetan hala fisikoki, paperean inprimatuz, nola gailu mugikorrean bertan aurkez daitezke. Betekizun bakarra da QR kodea zuzen irakurtzea, horrela trukatu ahal izateko.
Bonu bat trukatzeko beharrezkoa da erosketak gutxienez 20 euro jotzea. Bi trukatzeko, erosketaren prezioak 40 euro edo gehiago izan behar du, hiru bonu gutxienezko 60 euroko erosketa bati dagozkio eta irizpide hori jarraituta gehienez ere 20 bonura arte, gutxienez 400 euroko erosketa bakarrerako. Bonu bakoitzaren 20 euroko multiplo hori gainditzen duen prezioa eskudirutan edo txartel bidez ordaindu beharko da erosketa osatzeko.
Edozeinek erositako eta kanpainaren datetan ez trukatutako bonuak baliorik gabe geratuko dira eta ez da itzuliko gastatu ez den zenbatekoa.

Itzuli edukiaren hasierara