
IRUÑEKO LIBURUTEGIETAKO IRAKURKETA KLUBAK
- LIBURUTEGI PUBLIKOAK
San Pedroko Liburutegi Publikoa, 2022-06-15.
BOOK CROSSING SAN PEDRO LIBURUTEGI PUBLIKOAN. Bookcrossing jardunaldia Maiteminduen Parkean.
Liburu librea, bidaia-liburua.
San Pedroko Liburutegiak bi liburu askatuko ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, irakurri ahal izateko, eta beste irakurle batzuei askatasuna emateko.
www.bookcrossing.com webgunean erregistratu dira, nahi duenak iruzkinak egin ditzan.
4 aleak Maiteminduen Parkean utziko dira, irakurleak aurkitu arte.
BC sistema AEBetan sortu zen, 2001. urtean, eta, liburuetako bat hartzen duenari eskatzen dio http://www.bookcrossing.com/ webgunean sartzeko, eta bertan ohar edo iruzkin labur bat idazteko, liburua aurkitu izanaren berri emate aldera, eta, horrela, jarraitu ahal izanen diogu aleak egindako ibilbideari. Gero, behin irakurrita, liburua ‘abandonatu’ egin behar da beste toki batean, eta webgunean jakitera eman, zer ordutan eta non utzi behar den liburua, bidea egin dezan irakurle bila. Sistema, horrela, Irakurketa Klub erraldoia bilakatzen da, muga geografikorik gabe.