
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
KONDESTABLE CIVIVOXA, 2023-04-03, 19:30 – 20:45.
Caranzalem bikotearen bidez, amets egin eta andalusi musika gure artean entzuten zen garaian barneratuko gara. Amets egin eta nabigatuko dugu Perura eraman gintuen itsaso hartan barna eta Brasildik Caranzalemera (Goa) eraman gintuen beste “nabigazio-itsaso berde” hartan zehar. Karabanan alderik alde ibili genuen Amerika, iparretik hegora, hegotik iparrera, askatasunezko tango bat abestuta. Bidaiatuz… ez leku berriak ezagutzeko, geure burua ezagutzeko baizik. Bestelako begiekin begiratzeko, bestelako bihotzarekin sentitzeko.
Caranzalem aukeratua izan da programa ospetsuetan parte hartzeko, hala nola MusaE ekimenean edo Sevillako Noches en los jardines del Real Alcázar zikloan. 2018an, bikoteak bere lehen diskoa plazaratu zuen, “Caja de música”, kontzertu honen oinarria, alegia.
CARANZALEM: Elena Escartín, txirulak eta kantua; Pilar Almalé, viola da gamba
16 urtetik +
Doan, aurrez izena emanda.
Hizkuntza: Castellano