
SARA AZURZA
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA.
- 20:00
BALUARTE. MARTXOAK 25, 20:00. MIGUEL POVEDAREN KONTZERTUA. CANTES Y POEMAS DEL CANTE JONDO.
Miguel Poveda egungo cantearen eta gaztelaniazko musikaren erreferente nagusietako bat da. Flamenkoa entzule askorengana eraman du ikuskizun eta album oso txalotuen bidez, esaterako, Coplas del querer (Urrezko Diskoa eta hirugarrenez Grammy Latino sarietan hautagai izendatua 2009an), Tierra de calma, Artesano eta berriena, Diverso. Abeslari katalana askotariko artistekin aritu da, hala nola Joan Manuel Serrat, Carmen Linares, Ana Belén, Chavela Vargas eta Joaquín Sabinarekin. Hogeita hamar urtez baino gehiagoz flamenkoarekin mundu osoko antzokietan barna ibili ostean eta beste hainbat musika-generotan hamaika sartu-irten egin ondoren, Flamenco On Fire jaialdira etorriko da bere 2023ko birako kontzertu paregabearekin: Cantes y poemas del cante jondo.
Cantes y poemas del cante jondo kontzertuari buruz:
2023ko biran Flamenco on Fire jaialdirako eginen duen kontzertu bakar horrekin, kantariak bi alderdi artistiko ezberdin uztartuko ditu, nahiz eta bere ibilbidean lotura estua izan. Alde batetik, flamenko tradizionala. Letra herrikoiak eta egile-letrak, berrerrinterpretatzean berritzen diren formula zaharretan: soleareak, buleríak, malagueñak… Bestalde, Federico García Lorcaren poemak musikara egokitzeko konpositore-lana; horren erakusgarri dira bere bi disko: Enlorquecido eta Sonetos y poemas para la libertad. Gainera, 1922ko Granadako Cante Jondoko Lehiaketako mendeurrenaren arrastoari jarraiki eginen du, zeinari Granadako poeta hain lotuta egon baitzen.
Abiapuntu honetan honako hauek lagunduko diote Baluarteko agertokian: Jesús Guerrero (gitarra), Paquito González (perkusioa), El Londro (koruak eta esku-zartak), Carlos Grillo (esku-zartak) eta Sonia Poveda (dantza).