Taillerra

CANTO BU

KONDESTABLE CIVIVOXA
2021/05/25 - 2021/05/26
18:00-21:00
ZARYS FALCÓN
IZEN-EMATEA / SALMENTA

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

JARDUERAK 2023KO URRIA - AZAROA

KONDESTABLE CONDESTABLE. MAIATZA 25, ASTEARTEA + MAIATZA 26, ASTEAZKENA. 18:00-21:00

Esperimentaziozko ahots laborategia. Femkultur. Zarys Falcón.

2 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

FEMKULTUR

Diziplinarteko jaialdi honek emakumeen aldeko aldarria egin nahi du sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatze aldera, sortzaile artistikoak baitira.
Femkultur jaialdiak hemen edota nazioartean ospetsuak diren sei emakume sortzaileri emanen dizkie ahotsa eta lekua. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza-prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, proiekzio eta antzerki- nahiz musikaproposamenen bidez. Halaber, gogoeta eginen dute sorkuntza garaikidean duten esperientziaz.
Jaialdiak munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionalean ere.

CANTO BU
>
Esperimentaziozko ahots laborategia
.
Horra kantuaren artea, bidaia intimo eta emozional baten gisara bizi izan dena, Bullerengue, Butoh eta Blues estiloen lurralde soinudun eta erresilienteetan zehar.
Leku horretatik, Zarys Falconek agertu eginen ditu zer zalantzak eta intuiziok zeharkatzen duten, hainbat deribatatik abiaturik. Egiteko molde horrek bere praktika artistikoak gurutzatzen ditu, bai eta emakume arrazializatu eta migratu gisa bizitakoa ere: opera, jatorri afro-karibetarreko kantu dantzatuak, antzerkia, zirkua, ahots teknika zabalduak, perfomancea, migrazioa, cimarronaje-a, indarkeria armatua eta dekolonialitatea.
Modu eta esperientzia horiek guztiek gorputza eta sustraia eman diote nire ahotsari, CANTO BU deituriko dekonstrukzio/eraikuntza honetan dekantatzeko.


OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik).

Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara