Bisita gidatua

ZEZEN PLAZAREN ETA HEMINGWAYREN LEHEN ETORRERAREN MENDEURRENA

IRTEERA: ZEZEN PLAZAKO ATE NAGUSIA
2023/06/14
17:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA
ateneo@ateneonavarro.es

IRTEERA: ZEZEN PLAZAKO ATE NAGUSIA. EKAINAK 14, 17:00ETAN. BISITA GIDATUA EUSKARAZ: IRUÑEKO ZEZEN PLAZA: IAZ, 100. URTEURRENA, ETA AURTEN HEMINGWAY IRUÑERA LEHEN ETORRERARENA. XABIER MANGADOREKIN.

Plazan, ukuiluetan, erizaindegian, kaperan eta kailejoiletan zehar ibiliko gara eta aukera izango dugu bertan izandako pasadizoak entzuteko. Zezen plaza ere baliatu izan da urteetan zehar musika kultuaren eta herrikoiaren auditorio gisa, kirol-lehiaketa eta -erakusketen estadio modura (aizkolariak, saskibaloia, moto-krosa, boxeoa, borroka libre), baita merkatu-plaza, zirko-pista eta txirrindularientzako itzulera-helmuga bezala. Iruñeko garapen urbanistikoan ere izan du eragina toki honek.

Izen ematea: ateneo@ateneonavarro.es

Xabier Mangado (Iruña, 1952)

Iruñeko Zapateria kalean sortua da.  Nafarroako Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan graduatu zen. Fisika eta Kimikako irakasle aritu da Iruñeko zenbait institututan. Iruñeko Udal Dantzarien taldeko eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izan zen, eta gaur egun Iruñeko Katedraleko Kanpai-joleen taldekoa.

Hainbat liburu kolektibotan parte hartu eta beste batzuk itzuli ditu. Iaz, zezen plaza eraiki zela 100. Urte betetzen zirelarik, ‘Plaza de Toros de Pamplona. 100 años a sol y sombra’ liburua argitaratu zuen, Axular aldizkarian (Burlata), Euskalerria Irratian (Iruña) eta Lapurdi Irratian (Baiona) kolaboratzen du. Besteak beste, desagertutako Leozka aldizkarietan (Esteribar) eta Iruñeko Udalaren Informazio Aldizkarian parte hartu izan du.

Erretiratu ondoren, AMUDISNA eta Retina Navarra elkarteekin eta Euskal Pastoraltzarekin kolaboratzen du. Euskara eskolak ematen dizkie erretiratuei Civivox Condestable eta Plazara!-en, eta Iruñeko zabalguneari buruzko hitzaldiak publiko osoari zuzendutakoak, Civivoxen. 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara