
ZINEMAKO MUSIKA, LA PAMPLONESA JOAQUIN MAYA MUSIKA ESKOLAREKIN
- GAYARRE ANTZOKIA
- 12:00
Iruñeko Sinfoniettak kontzertua eskainiko du igandean, irailak 25, 19: 30ean, Baluarteko Ganbera Aretoan. ‘Classic ChillOut’ izeneko kontzertuak musika klasikoa, New Age, ChillOut eta lan minimalistak biltzen ditu.
Musika klasikoa, New Age, ChillOut eta musika minimalistaren eraginak biltzen dituen lan kontzeptuala da Classic ChillOut, publikoaren meditaziora eta erlaxaziora gonbidatzeko helburuaz egina. Konpositoaren hitzetan: «Soinu-esperientzia ezberdina izateko pentsatutako obra da, norberaren emozioarekiko lotura soinuaren bitartez». Obraren jatorria Caroline Collier Iruñeko Sinfoniettaren zuzendariaren enkargua izan zen, orkestraren 30. urteurrena ospatzeko. Baluarteko agertokian, Iruñeko Sinfoniettaren hari sailaz gain, hainbat bakarlarik parte hartzen dute, besteak beste, Joakin Taboadak berak pianoan eta sintetizadoreekin, eta Hutsun taldearen txalapartak.