Buscador
Antzerkia
CLOWNFINADA, KILIMAK TEATRO-REKIN

URRIAK 22, LARUNBATA. 20;00. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. CLOWNFINADA, KILIMAK TEATRO-REKIN. Komedia, adin guztiendako, 70 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA.
“Clownfinada” Inma Gutiérrezen jatorrizko ideia bat da, 2020ko martxoa eta ekaina bitartean bizi izan genuen koronabirusaren pandemiaren lehen olatuko konfinamendua bitartean sortu zena. Charles Chaplin handiaren esaldi bat jatorri hartuta –”Barre egin gabeko egun bat egun galdu bat da– eta irmoki sinetsita bizitza umorez askoz atseginagoa dela, oholtza gainera eraman dira, klownaren inozentziatik, denok konfinamendua bitartean bizi ahal izan genituen hainbat une. Une horiek taula gainean ikusteak egoera horietako batean baino gehiagoan gure burua ikustea eta hura gogoratzea eraginen digu, baita lagundu ere, enpatiatik eta umore ugariz, egoera hark eragin ahal izan zigun estresa arintzen. Imajinatzen duzu zer gertatuko litzatekeen mundu mailan pandemia bat deklaratuko balitz? Imajinatzen duzu zer gertatuko litzatekeen gure etxeetan konfinatuko bagintuzte eta ez baligute ateratzen utziko? Imajinatzen duzu zer gertatuko litzatekeen espageti pakete bat eta tomate pote bat baino ez bazenitu?
Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda 010 telefonoaren bidez, www.pamplonaescultura.es webgunean eta aurre aurre Civivox zentroetan.
Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.