Kontzertua

SINFONIETTA DE PAMPLONA. 30. URTEURRENEKO KONTZERTUA.

2021/12/16
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA
Baluarteko lehiatilan eta https://www.baluarte.com/ helbidean
EROSI ZURE SARRERAK

Baluarte Auditorioak Iruñeko Sinfoniettaren 30. urteurreneko kontzertua hartuko du, abenduaren 16, ostegunean, 20:00etan. Sarrerak Baluarteko leihatilan eta webgunean eskura daitezke, azaroaren 19tik hasita.

Iruñeko Sinfoniettak 30 urte bete ditu agertokietan eta orkestrak abagune handi honetarako musika-irudietan jasotako programa sinfonikoa proposatzen du. Iruñeko Udalak antolatu duen kontzertuaren lan nagusia Modest Mussorgskiren “Erakusketa baten margolanak” lan ezaguna da. Egitarauan Edvard Griegen eta Antonin Dvoraken abesti bana ere badaude, “Solveigen abestia” eta “Russalkako ilargiari abestia”, hurrenez hurren, Itsaso Loinaz soprano nafarrak abestuak. Gainera, George Gershwinen Porgy eta Bess – Erretratu sinfonikoa operako doinu ezagun eta ospetsuen sorta bat entzunen dugu.

PROGRAMA

30. urteurreneko kontzertua. Denboraren ikuspegia.

Bakarlaria: Itsaso Loinaz

Zuzendaria: Caroline Collier.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara