
PLEKTRO MUSIKAREN XXV. JAIALDIA. IPARRALDETIK
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 20:45
ARROSADIAKO ELIZA (PADRES PAÚLES). AZAROAK 5. 20:15. ZARAUTZ ABESBATZAREN KONTZERTUA FRANCISCO ESCUDEROREN OMENEZ
Aurten Zarautz abesbatzak Francisco Escudero maisu Zarauztar/Donostiarraren heriotzaren hogeigarren urteurrena ospatzen darrai eta haren oroimenez 2 kontzertu egin dituzte, bata Zarauzko Frantziskotarretan eta bestea Donostiako San Inazio elizan.
Iruñean abesteko arrazoia, Escudero maisuaren ama, Luisa García Enciso, iruindarra zela eta, horrek duen lotura izan da.
Kontzertu honetarako, maisuarekin zerikusia duten lanek osatuko dute egitaraua, adibidez, Escuderoren beraren “Misa in Re”, Xabier Lizardi poetaren letradun abestiak, Angel Illarramendi musikariaren abestia, Jose Olaizolaren Salve Regina, Arantzazuko Ama Birjinarentzat idatzia, La Milagrosa elizan presentzia handia bai du, A. W. Ketèlbeyren “Monasterioko lorategi batean”, eta nola ez, nafar musikarien abesti batzuk.
Organoan laguntzen, Jose Iturria maisua izango da, urte askotan eliza honetako organista izan zena, eta pianoan, Antxon Sarasua piano-jole eta musikaria izango da. Zuzendaria, Jaione Eskudero, Francisco beraren iloba.
ABESBATZAREN IBILBIDEA
1983an sortu zen Joakin Iruretagoienaren zuzendaritzapean. 1996an Jaione Eskudero zuzendari izendatu zuten.
Euskal herrian zein atzerrian kontzertu ugari eman ditu, Galizian, Extremaduran, Madrilen, Sevillan, Huelvan, Katalunian, Alemanian, Israelen, Italian, Suitzan, Argentinan, Chekian, Portugalen eta Belgikan.
Zarauztar pertsona ospetsuen eta musikagileen lanak estreinatu, kanporatu eta ezagutzera eraman ditu abesbatzak omenezko kontzertu berezietan, baita biografiak ere; Francisco Escudero, Angel Illarramendi, Imanol Urbieta, Angel Urcelay, J.J.N. Garmendia, Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolaria, Salbatore Mitxelena eta Xabier Lizardi olerkigileak, idazleak eta euskal zaleak, beste batzuen artean.
Herriko hainbat taldeekin elkar ekintzak bultzatzen, antolatzen eta burutzen ditu, Zarauzko Musika Bandarekin, Gabota dantza eskolarekin, Jalgi dantza taldearekin, txistu-atabal joleekin, abesbatzekin, musikariekin, antzerkilariekin, kontalariekin…
Kanpoko taldeekin, berriz, Euskadiko Orkestrarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Donostiako Musika Kontserbatorio Goreneko orkestrarekin, Et Incarnatus sokazko orkestrarekin, Oreka TX txalapartariekin, Legutioko Laguntza txistulari taldearekin, Belgikako Contretemps ahots taldearekin eta beste hainbat abesbatzekin elkar lanak egin ditu.
2017ko Irailaren 15ean, Zarautz Abesbatzak, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak, Angel Illarramendiren 7. Sinfonia estreinatu zuen bere omenezko kontzertu monografikoaren barruan. 2018. Urtean kontzertu honen diskoa Karonte editorialak kaleratu zuen. 2021 urtean, Xabier Lizardiren 125. urteurreneko kontzertu monografikoa antolatu zuen Zarauzko Lizardi aretoan, Antton Valverderekin eta bere taldearekin batera, besteak beste.