Kontzertua

ISILTZEN JOAN ZIRENAK

2021/05/24
19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Ekitaldia doan da, baina Ateneoan izena eman beharra dago

Izen-emateak

Maiatzaren 24an, 19: 00etan, Kondestable Jauregiko areto gotikoan, Amelie eta Xirrikituen Jostunek “isiltzen joan zirenak” izeneko kontzertu dramatizatua eskainiko dute, Lurdes Iriondo euskal kantu berriaren ordezkari karismatikoenetako batek utzitako ondarea berreskuratzeko. Ekitaldia Nafarroako Ateneoarekin elkarlanean burutuko da.

Lurdes Iriondo (1937-2005) Gipuzkoan sortu zen eta Euskal Herriak eman duen artista handietako bat da. Ikastolen aldeko ekimen batean kantuan hasi eta handik aurrera plazaz plaza urteak pasa zituen. Euskal kanta berriaren sortzaile nagusietakoa izan zen 1965 inguruan, eta Ez dok amairu-ko izen handia. 

Ehunka kontzertu eman zituen, baina garaia zaildu egin zen, eta egoera politikoak eta osasun arazoak medio, 1978an plaza utzi eta haurrendako kantu eta ipuinak idazten ibili zen urte luzez. Gaur, zoritxarrez, jende askok ahaztua du lehenengo aldiz Euskal Herrian publiko aurrera kantautore lanetan plazaratzera ausartu zen emakume hau: Lurdes Iriondo. Bera isildu zen, eta bere musika isildu dugu. 

Kontzertu dramatizatu honetan, entzun ahalko dituzuen kantuetako batzuk hauek dira: Nahi zua jin, Errota zahar maitea, Maitasun honek zugan dirudi, tiriki tauki tauki, hala ere… 

Lan honen bitartez, Lurdesen kantak eta Hego haizearen ipuinak (1973) berriz ere plazara ekarri nahi izan ditugu, haren irudi sinbolikoekin jolastuz, musikekin amestuz, utzi zigun ondarea berreskuratuz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantu bat da, bere ipuin eta abestiak ederregiak baitira, hego haizeak bakarrik jakin ditzan.

Ekitaldia doan da, baina Ateneoan izena eman beharra dago, helbide elektronikoaren bitartez: ateneo@ateneonavarro.es, 948 275302 telefonoan, 10:00etatik 13:00etara, edo webgunearen bitartez: Ateneo.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara