Errezitaldia

KONTZERTU – ERREZITALDIA ‘SORTALDEKOAK’

KONDESTABLE CIVIVOXA
2022/03/20
12:30

Kondestablearen Jauregiak SORTALDEKOAK kontzertu-errezitaldia hartuko du, martxoaren 20an, igandearekin, 12:30ean. Hedoi Etxarte, Broken Brothers Brass Band, Xabier Erkizia. Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea eta Iruñako Udala.
2021eko udazkenean Hedoi Etxartek Sortaldekoak (Susa) poema liburua argitaratu zuen. 64 poemek osatzen duten liburuan memoria pertsonala, eguneroko bizitza, iragan intimoa eta genealogia familiarra lantzen dira. Liburuarekin batera Zerua eta sua, Usozaleak, Audi A4 zuria eta Merced karrikatik gatoz ikus-entzunezkoak landu ditu hainbat lagunekin, besteak beste, Ion Celestino, Moisés Berdonces, Xabier Erkizia, Arriguri kolektiboa, Amaia Espinosa eta Xabier Apesteguirekin. Lan hori abiapuntu hartuta osatu dute zortzi lagun oholtzara dakartzan ikuskizuna.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara