Hitzaldia

LORENZO ONDARRAREN MUSIKA KORALA

KONDESTABLE CIVIVOXA
2022/06/15
19:30

Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak, Lorenzo Ondarraren musika koralaren inguruko hitzaldia eskainiko du ekainaren 15ean, 19:30ean, Kondestablea Civivoxean. LORENZO ONDARRAREN MUSIKA KORALA. Antolatzaileak: Nafar Ateneoa eta Iruñeko Udala.

Lorenzo Ondarra (Bakaiku, 1931 – Iruñea, 2012) bere belaunaldiko euskal musikagile nabarmenetakoa da. Organo eta konposizio ikasketak Tomás Garbizu eta Francisco Escuderorekin egin zituen, hurrenez hurren. Kantu Gregorianoan espezializatu eta Darmstateko, Lucernako eta Chigianako ikastaroetan parte hartu zuen, besteak beste, Stockhausen, Penderecky eta Ligeti irakasle izan zituelarik. 1969an Musika Sari Nazionala jaso zuen, Elkarrizketak lanarengatik.
Bere obra korala abesbatza ospetsuenek estreinatu eta interpretatu dute, hala nola Iruñeko Orfeoiak, Donostiako Orfeoiak eta Orfeó Catalak. Bere musika sentiberatasun eta sakontasun handikoa da, euskal musikaren tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia.

Igor Ijurra (Etxarri Aranatz, 1973)
Igor Ijurra Espainia mailako erreferentziazko zuzendaria da. Abesbatza Zuzendaritzako goi-mailako tituluduna da MUSIKENE Euskadiko Goi Mailako Musika Eskolan, eta Kantu eta Solfeoko tituluak eskuratu zituen Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zuzenbidean lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean, 2005etik Iruñeko Orfeoiko zuzendari titularra da.
Bere eskutik Iruñeko Orfeoia Europa mailako abesbatza sinfonikoen artean ospetsuenetako bat bilakatu da. New Yorkeko Carnegie Hallen (2010), Londreseko PROMSen (2015) eta San Petersburgoko Gau Zurien Festibalean abestu duen Espainiako lehen abesbatza izan da eta nazioarteko orkestra ospetsuenekin elkarlanean aritzen da zuzendari ospetsuenen gidaritzapean.
2014an Espainiako Abesbatzen Elkarteen Konfederazioak Diapasón de Oro saria eman zion Musika Koralaren munduari egindako ekarpenarengatik. 2019tik JAKIUNDEko kidea da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara