Buscador
Buscador
MUSIKA
EGUBERRI DANTZA, LA PAMPLONESAREKIN

NAFARROAKO GOBERNUKO DANTZA ESKOLAREKIN ELKARLANEAN.
ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA
Iraupena, gutxi gorabehera: 70 minutu
La Pamplonesaren Eguberriko kontzertu desiratu eta usadiozkoa indarrez eta talentuz beteriko kolaborazio oso berezi batekin batera heldu da, Nafarroako Gobernuko Dantza-Eskolako ikasleenarekin hain zuzen ere.
Dantza eta musika, beti hunkitzen gaituzten bi espezialitate dira, eta seguruenik La Pamplonesaren entzuleek oroitzapen ahantzezinak izanen dituzte agertokian biak elkarrekin agertu diren emanaldiez.
Dantzarako errepertorio klasikotik hautatutako askotariko piezek osatuko dute programa, eta bertan atsegin hartuko dugu Nafarroako dantza-arloan etorkizun oparoa duten gazteen profesionaltasunaz eta jardun onaz.