Buscador
Ikuskizuna
DEMODE QUARTET BERRIZ GAYARRE ANTZOKIAN IXABELEKIN

Lehen antzezpenetik urtebetera, Demode Quartet taldeak berriro taularatuko du Gayarre antzokian Kutsidazu bidea Ixabel musikala, 2021eko MAX saria irabazi berria delarik ikuskizun musikal edo liriko hoberenaren atalean.
Emanaldia abenduaren 1ean eginen dute, 20:00etan, eta sarrerak heldu den ostiralean, azaroak 19, paratuko dira salgai Gayarre antzokian: leihatilan (asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era) eta webgunean ( www.teatrogayarre.com ). Emanaldia Kultura eta Berdintasuneko Alorrak egiten dituen euskarazko jardueretako bat da.
2020an, Demode Quartetek ikuskizun hau bera antzeztu zuen Gayarre antzokian abenduaren 10ean, baina orduko edukiera baimendua 150 pertsonakoa izan zen pandemiaren ondoriozko murrizketak medio. Aurten antzezpena edukiera osoarekin egiten ahalko da.
Urtebete honetan, Joxean Sagastizabalen izen bereko nobelan oinarritutako Kutsidazu bidea Ixabel, musikala ikuskizuna hamabost bat alditan taularatu dute Arriaga Antzokian 2020ko urriaren 15ean estreinatu zenetik, eta Max saria irabazi berri du 2021eko ikuskizun musikal edo liriko hoberena iritzita. Musikalean, batera doaz umorea, maitasuna eta dantzatzeko moduko kantak Juan Martinen istorioa kontatzeko: euskaraz duen maila hobetzeko asmotan baserri batera doan gazte donostiarraren istorioa.