Buscador
Dokumentala
‘SANS NOM SAREA’ DOKUMENTALA EUSKARAZ

Kondestablearen Jauregiak ‘Sans nom sarea’ dokumentala proiekzioa euskaraz hartuko du urtarrilaren 13a, ostegunean, 19:30ean. Errealizazioa eta edizioa: Beñat Iturrioz. Ekoizpena: Bira Produkzioak. Antolatzaileak: Iruñako Udala eta Nafar Ateneoa.
1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da “Sans Nom Sarea” dokumentala.
Beñat Iturrioz
Historian Lizentziatua eta Magisteritzan Diplomatua da, arkeologian eta musikagintzan hamarkada batez lanean aritu ondoren, 2011ean ikus-entzunezkoen munduan murgildu zen. Orduz geroztik, hainbat ikus-entzunezko proiektutan parte hartu du gidoigile, ekoizle edo zuzendari moduan. Katihotsak Elkartearekin, Ataun Of The Dead trilogia osatzen duten Ataun Of The Dead (2011), Joxean ́s Hil Eben (2014) eta Napardeath (2019) filmeak sortu eta idatzi ditu. Dokumentalgintzan berriz Euskal Balezaleen Triskantza (2016) eta Sans Nom Sarea (2019) zuzendu ditu., azken honek Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria ohorezko saria jaso. Egun, Bira Produkzioak ikus-entzunezko kooperatiban egiten du lan, zuzendaritza, errealizazio eta edizio lanetan.