Dokumentala

‘GUTIK ZURA’ DOKUMENTALA

KONDESTABLE JAUREGIA
2022/02/08
19:30

Kondestable jauregiak ‘GUTIK ZURA’ dokumentala hartuko du, otsailaren 8an, asteartean. 19:30ean. Antolatzaileak: Iruñako Udala eta Nafar Ateneoa. Errealizazioa, edizioa eta ekoizpena: Mª Jose Barriola.
SINOPSIS:
Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumental honetan aintzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur hontako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz.
Horretarako pertsonaia hautatuen bizi-esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko ditugu, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz.
BIOGRAFIA
Mª Jose Barriola (Leitza)
Nekazal Ingenieritza ikasketak egin zituen Iruñean eta gaur egun TKNIKA Lanbide Heziketarako Ikerketa eta Berrikuntza aplikaturako Zentroan, Biozientzia eta Garapen Jasangarri saileko arduraduna da.
Beste batzuen artean, WOODNIKA proiektuaren koordinatzaile izan da, egurrari aplikatutako berrikuntza proiektuak garatuz: “Gure gizartean, material sintetikoak hedatu dira eta arrotzak zaizkigu iraganean basoarekiko eta horren zurarekiko zuten menpekotasuna. Gaur egun dauzkagun baliabide eta teknologiarekin txertatuz, zuraren ikerkuntza, innobazioa eta tradizioaren berreskuraketa dira gure helburuak. Honela, zuraren erabileran eta produkzioan, baita haren balio-kateko puntu guztien arloko prestakuntzan ere, epe ertain eta luzeari begira, zuraren industriak hobera egiteko lan egiten dugu”

Itzuli edukiaren hasierara