Kontzertua

DON PATRICIO, ZIUDADELAN

ZIUDADELA
2021/06/19
21:30
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERAK SALGAI ONLINE

EROSI ZURE SARRERAK

‘Noches de Ciudadela’ zikloak Don Patricio-ren musikari bide emanen dio ekainaren 19an, larunbata, 21:30etan.  Bigarren urtez jarraian, Iruñeko Ziudadelak Noches en la Ciudadela zikloa jasoko du, eta udako gauetan munta handiko kontzertuak eskainiko ditu, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera arte, publiko eta musika estilo ezberdinentzako hitzorduak proposatuz. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuko dira.

Patricio Martín, Don Patricio ezizenez ezagunagoa (eta lehenago El Crema bezala), 1993an Kanariar Uharteetan jaiotako raperoa da. Hamalau urte zituela ezagutu zuen musika mundua, Bejo, Uge edo El Pekas bezalako lagunez inguratuta. Arrakasta 2019ra arte ezagutu ez bazuen ere, hasi zenetik ia 14 miloi entzule batu ditu planeta osoan, 4,5M entzuketa Spotifyn eta 231,596M bisita bere YouTubeko kanalean.

‘Contando Lunares’ 2019an Spotify Espainian gehien entzun zen abestia da, datu ofizialen arabera. Arenal Sound, Cabo de Plata, Share Barcelona, Coca Cola Music Experience, Starlite Festival de Marbella, Riverland, Holika Festival edo Madrid Salvaje jaialdietako eszenatokira igo da.

Sarrerak www.pamplonaescultura.com webgunean eskuratu ahal izanen dira. Aurten ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari laguntzen dio, batez ere tokikoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan duen urte zail honetan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara