Kontzertua

DONOSTIAKO ETA IRUÑEKO TXISTULARIEN KONTZERTUAREN XVIII. EDIZIOA

AUDITORIO FERNANDO REMACHA DE LA CIUDAD DE LA MÚSICA DE PAMPLONA ( Antonio Pérez Goyena pasealekua).
2024/02/27
19:30
PROGRAMAKARTELA

IRUÑEKO MUSIKAREN HIRIKO FERNANDO REMACHA AUDITORIOA. Otsailaren 27an, 19:30ean. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Goi Mailako Musika kontserbatorioko zein Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko txistu ikasleen  Kontzertuaren XVIII. edizioa.

Bi erakunde hauen arteko hitzarmenari esker, Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Goi Mailako Musika kontserbatorioko zein Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko txistu ikasleen Kontzertuaren XVIII. Edizioa izango da.

Lekua, Musikaren Hiriko Remacha entzutegian, otsailaren 27an, arratsaldeko 19.30etan.
Sarrera doakoa izango da.

Hitzarmenaren helburuetariko bat txistu ikasleak musikari profesionalen iharduetara hurbiltzea da. Helburu hau nolabait bete dugula esan dezakegu, ikasleek talde honek antolatutako zenbait kontzertutan parte hartzen baitute.

TXISTU TALDEA

Donostiako Udalaren txistu taldea ospe haundiko taldea da eta azken urteetan txistuaren inguruan eman diren zenbait berrikuntzen adierazlerik hoberenetariko bat.

Gaur egungo taldea- Aitor Arozena, Jagoba Astiazaran Korta, Jon Ansorena Mujika, Juantxo Vega Aginaga, Gorka Catediano, Javi Lera, Ion Irazoki, Aritz Labrador, Julio García, eta Aitor Gaston- ez da bere aurrekoak baino gutxiago; aitzitik, urrunago jo du, urrunago jotzerik bada. Goitik behera ezagutzen dute errepertorio herrikoia eta ganbera musika jotzen dute bakarka edo beste talde ahozko edo instrumental batzuekin. Errepertorio aberatsa, askotarikoa eta kalitate handikoa du.

PROGRAMA:

ALBORADETAKO SOINUA…………………………………………………Juan Ig. IZTUETAk (1767-1845) jasoa*

NESKATXEN ESKU DANTZA …………………………………………………………………Juan Ig. IZTUETAK jasoa*

Neskatxen esku dantza Hormatxulo Txipiritona Bizkai dantza

SAN SEBASTIAN (Soinu Zaharra)…………………………………………………………Juan Ig. IZTUETAK jasoa**

Bakarrekoak: Aritz Labrador Juan Vega

DONOSTIA……………………………………………………………………………..Pablo SOROZABAL (1897-1985)*

Alkate soinua Fandangoa

BRAKAMAN (Minuetoa)………..……………………………………….………Raimnundo SARRIEGI (1838-1913)*

II. BILDUMA (suitea) ………………………………Fernando ANSORENAren (1865-1902) errepertoriotik*

Zortzikoa Idiarena Minuetoa Dantza

Bakarrekoak: Inar Lezaun eta Uxue Ardanaz

JEOLIMO…………………………………………………………………………..Joakin IRURETAGOIENA (1898-1958)

Kontradantza Idiarena Jeolimo

MELANCHOLIC MEMPHIS MEMO…………………………………………………………….Jos WUYTACK(1935-)*

Moderato Allegretto Melancolico Spiritoso Adagio Rubato Scherzando

BOST TAUPADA…………………………………………………………………………….Jose Ig. ANSORENA (1953-)

Ibilaldia Doinua Zortzikoa Dantza Rigodoia

Bakarrekoak: Ane Telletxea eta Yaiza González

IÑAUTERIA…………………………………………………………………………….Lorenzo ONDARRA (1931-2012)*

SOKA DANTZA……………………………………………………………………………………..J.Ig.ANSORENA (1953-)

*Egokitzapena: Jose Ignazio Ansorena
** Egokitzapena: Juan Vega

PARTAIDEAK

Donostiako Udalaren txistulari taldea:

Zuzendari eta txistu 1º:
Aitor Arozena Muxika
Jagoba Astiazaran Korta
Juan Vega
Jon Ansorena Mujika
Aritz Labrador Odriozola
Gorka Catediano Andrade
Javi Lera Santamaría
Ion Irazoki Zubieta
Julio Garcia Alonso
Aitor Gaston Garmendia

Nafarroako Goi Mailako ikasleak:

Inar lezaun, Uxue ardanaz, Ane telletxea, Yaiza gonzález.

Kontserbatorio Profesionaleko ikasleak:
Izar Inbuluzketa
Maialen Gómez

HISTORIA

Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ignacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate handiko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin. Eta, horien artean, udalaren txistulariak besteentzako eredu izan dira: Eusebio Basurko, Isidro Ansorena, Javier Hernández Arsuaga, Jose Ignazio Ansorena.

Ez da harritzekoa, kontuan izanda bandako kideek gogotik landu dituztela instrumentuaren alderdi desberdin asko, tradizionalak batzuk eta berri-berriak besteak. Errepertorio herrikoia ondo baino hobeto ezagutzen dute eta ganbera musika ere jotzen dute, bakarka nahiz beste ahots zein instrumentu talde batzuekin batera. Errepertorio aberatsa, askotarikoa eta kalitate handikoa dute.

GRABAZIOAK

Udalaren Txistulari Taldeak disko batzuk argitaratu ditu historian zehar. Hirurogeiko hamarkadan (Isidro Ansorenaren zuzendaritzapean eta Columbia etxearekin) grabatu zituenak instrumentu horrekin egindako musika adierazpenik onentzat jo izan dira hamarkadetan zehar. Gero, 1981ean, taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean eta Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustín Laskurainekin batera, dantza eta herri doinu bilduma bat grabatu zuen, Madrilen.
Formazio horrek berak beste hiru disko grabatu zituen 1983 eta 1984an, IZ etxearekin, Gipuzkoako dantzei eskainiak: Gipuzkoako dantzak I, II eta III. 2003. urtean, Euskal Dantzarien Biltzarrak hala eskatuta, Gipuzkoako dantzen oinarrizko errepertorioa grabatu zuen, bertsio tadizionalean eta herri usadioaren arabera egokitua: Gipuzkoako Dantzak (ELKAR). Beste batzuen grabazioetan ere maiz parte hartu izan dute.

KOLABORAZIOAK

Bestalde, Udalaren Bandako kideak beste zenbait talderekin ere aritu dira diskoak grabatzeko lanetan (Txistu Talde Esperimentala, folk taldeak, e.a.)
Taldeak Donostiako Musika Hamabostaldian, Errenteriako Musikasten, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Euskal Herriko beste leku askotan jotzeaz gain, atzerrian ere eskaini ditu kontzertuak: Renon (EEBB), MÜnster-en (Alemania), Alpbach-en (Austria).
Euskadiko Orkestra, Kontserbatorioko Orkestra, Donostiako Udalaren Musika Banda eta beste askorekin batera aritu da hainbat kontzertutan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara