Dantza

DANTZARA, PLAZARA

BURGOEN PLAZA
2021/11/06 - 2021/11/13
12:00

Duguna dantzari-taldeak azaroaren 6an eta 13an, 12:00etan, bi jaialdi antolatu ditu Burgoen plazan. Duguna Taldea beste dantza-talde batzuekin batera arituko da, haien zonalde eta herrietako dantza tipikoak interpretatuz. Azaroaren 6an Kezka Dantza Taldea (Eibar) eta Iurretako Dantzariak (Iurreta) taldeek dantzatuko dute. Azaroaren 13an Oñatz Dantza Taldea (Oñati) eta Baztandarrak Dantza Taldea (Baztan) arituko dira.

Azaroaren 6an, Kezka dantza taldea eta Iurretako dantzariak

Kezka Dantza Taldeak Arrateko dantzak interpretatuko ditu, azaroaren 8an, Eibarko Arrateko landan, izen bereko ermitaren inguruetan, dantzatu ohi direnak. Han sortu zen, 1927an, Euskal Herriko Txistularien Elkartea eta, txistulariek bezala, trikitilariek ere Arrate haien elkarteko zaindaritzat hartu dute. Irailaren 8ko prozesioan, eta ondorengo erromerian, dantzak ohikoak izan dira denbora luzez. 2005az geroztik, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak (makila txikiena, makila handiena eta brokel-makilena) larunbat honetan dantzatuko diren moduan dantzatzen dira. Kezka Dantza Taldea 1958an sortu zen Eibarko Kirol Klubean, eta Gipuzkoako udalerri horretako festen egutegiko dantzak antzezteaz arduratzen da.

Taldearen aurreko historia luzea gorabehera, Iurretako dantza-taldea ofizialki 1989an jaio zen, Durangoko udalerritik banandu ondoren. Emanaldietan Durangaldeko hainbat dantza aurkezten dituzte, hala nola “Dantzari-dantza”, larunbatean dantzatuko dena, “Gorulariak” eta “Soka-dantza”. Belaunaldi ezberdinak taldearen izaera aldatzen joan dira. Hasiera batean, mutilek bakarrik zuten dantza egiteko aukera, baina 2018an parekidetasunaren alde emandako pausuaren ondoren, mutilek zein neskek dantzatzen dute. Gerra Zibilaren ondoren zonaldeko dantzak galtzear zeudela, dantzazale sutsu batzuen laguntzarekin, taldeko hainbat kidek Dantzari-dantza berreskuratzea lortu zuten. Ondoren, gorulari-dantza eta emakumezkoen soka-dantza ere berreskuratu ziren.

Oñatz Dantza Taldea eta Baztandarrak, azaroaren 13ko emanaldiko taldeak

Azaroaren 13an Oñatiko Oñatz Dantza Taldea eta Baztango Baztandarrak taldeak arituko dira.  Oñatz Dantza Taldea 1970ean sortu zen. Lehen urteetan haurrendako dantza-taldea izan zen, eta, 1975az geroztik, helduen dantza-taldea ere badu. Gaur egun, taldea ia 400 dantzarik osatzen dute, 300 adingabek eta 75 helduk. Oñatz Dantza Taldearen jarduera nagusia euskal dantza tradizionalak ezagutu, landu eta dantzatzea izan da, batez ere Oñatiko Korpusaren dantzak. Oñatiko “San Miguel”, “Banako”, “Launako”, “Zortziko” eta “Arku-dantza” eskainiko dituzte.

Baztandarrak dantza-eskola Jo ala Jo kultur taldearen dantza-adarra da. Xede du Baztango dantza herrikoiak praktikatzea, bizitzea, erakustea, ikertzea, birsortzea eta hedatzea, oinarrizko printzipio gisa dantza herritik eta herriarentzat bizirik mantentzea ulertuta. Hiriko dantza-taldearen eredutik urrun, Baztandarrak dantza-eskolako kideak adin guztietako dantzariak dira.

Duguna Taldea eta beste dantza-taldeen emanaldiak


Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara