Antzerkia

‘DZIST – DZAST!’ NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLAN

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2022/04/09

Nafarroako Antzerki Eskolak ‘DZIST – DZAST!’ obraren aurkezpena hartuko du, 2021. urteko haurrentzako antzerki testuen lehiaketako irabazlea. Emanaldia apirilaren 9an izango da, 18:00etan. Egilea: Pablo Barrio. Zuzendaria: Xabier Artieda. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako lehiaketa honen helburua haurrei zuzendutako dramaturgia sustatzea da. Antzerki garaikidea indartzea du xede eta txiki-txikitatik antzerkiaren esparruan kultura eta arte aberastasuna areagotzea. SARRERA: 6 €  (webgunean eta leihatilan). 5 PERTSONATIK GORAKO TALDEAK: 5 € (webgunean eta leihatilan). EUSKARAZ. 6 URTETIK AURRERA.

Lan fisikoa, testuala eta hizkuntza ugari nahasten dituen eszena-proposamen komiko, dibertigarri eta originala, non antzezleak antzerki-maskarak eskeintzen duten adierazkortasunez baliatzen diren pertsonaien sorkuntzarako eta baita argiaz eta musikaz eszenatoki gainetik.

SINOPSIA

Elkarrekin bizi diren hiru belaunaldi ezberdineko hiru emakumeek sortzen duten familiaren istorioa da hau. Maialenek, etxeko txikienak, ez du ulertzen zergatik dagoen bere ama hain nekatuta eta hainbeste lan egiten duen. Zergatik ez du idazten, hori baita gehien gustatzen zaiona, eta gainontzeko guztia alde batera uzten? Horrela izango balitz, Maialenek ez luke bere amona zaindu beharko eta bere lagunekin jolastu ahalko luke. Bai! Ez dugu aipatu baina amonak dioenez, zazpi itsasoetako pirata ezagun bat omen da bera, Patakon pirata famatuaren kidea izan ere. Beti milaka pasadizo ditu kontatzeko…ea zer kontatzen digun gaurkoan…

TALDE ARTISTIKOA

Egilea/Autor: Pablo Barrio
Aktoreak/Intérpretes: Eva Azpilicueta, Itsaso Etexeberria, Xabier Flamarique eta Jaione Urtasun.
Zuzendaria/Director: Xabier Artieda .  
Maskarak/Máscaras: Atelier Martiartu
Argiztapena/Iluminación: Luz y Fer
Jantziak/Vestuario: María Sagüés
Eszenografía/Escenografía: Atornapión
Diseño gráfico/Diseño gráfico: MAG

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara