JAIALDIA

EGUBERRIETAKO KONTZERTUAK

IRUÑEKO ELIZAK, GAYARRE ANTZOKIA ETA BALUARTE
2021/12/16 - 2021/12/30
20:00

Iruñeko Eguberrietako programa musikaz beteta dator, talde batzuek hiria girotuko dute, kaleetan barna, eta kontzertuak eginen dira Baluarten, Gayarre Antzokian eta hiriko hainbat elizatan. Elizetan egin beharreko kontzertuetan sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte, betiere aurrez gonbidapena hartuta kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Bakoitzak 2 lagunendako gonbidapena har dezake. Baluarteko eta Gayarreko kontzertuetarako sarrerak txarteldegietan zein www.teatrogayarre.com eta www.baluarte.com webguneetan eskuratzen ahalko dira.

EGUBERRIETAKO KONTZERTUAK

Abenduak 16, osteguna. 20:00
Baluarte Batzar Jauregia. Areto Nagusia.
Denboraren ikuspegia. XXX. urteurreneko kontzertua.
Sinfonietta de Pamplona. Iruñeko Sinfonietta
Sarrera: 13 euro

Abenduak 18, larunbata. 20:00
San Lorentzo eliza
Aurreklasizismo europarra Gabonetarako
Parnaso bikotea (txirula eta klabezina)

Abenduak 19, igandea. 12:00
Gayarre antzokia
EGUBERRIETAKO BALLETA
LA PAMPLONESA musika-banda
Dantzariak: Carmen Larraz, Martxel Rodríguez, Jon López eta Martín Los Arcos.
Zuzendaria: J. Vicent Egea

Abenduak 19, igandea. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Espirituari hegoak jartzen: gospel musika
Alaikapela gospel-korua

Abenduak 20, astelehena. 20:00
San Antonio eliza (Aita kaputxinoak)
Jaiotzako irudiei abesten
San Fermin abesbatza

Abenduak 21, asteartea. 20:00
San Zernin eliza
Gabonak Viola d’amore instrumentuarekin
Viola d’amore taldea

Abenduak 22, asteazkena. 20:00
Aita Karmeldar Oinutsen eliza
Aurorak
Alaiz laukotea

Abenduak 23 osteguna. 20:00
San Antonio eliza (Aita kaputxinoak)
Ongi etorri, negu! Gabon hauetarako musika.
Paulino Otamendi orkestra. Artearen Adiskideak musika-elkartea

Abenduak 26, igandea. 20:00
Baratzeko Andre Maria Parrokia
Eguberria kantuz
Ipar Doñua abesbatza

Abenduak 27, astelehena. 20:00
San Nikolas eliza
Gaur gabon-kantak ditugu
Oberena abesbatza

Abenduak 28, asteartea, 19:30 – BERTAN BEHERA –
San Ignazio eliza
Munduko Gabonak
Liguori Abesbatza

Abenduak 30, osteguna. 20:00
Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak)
The holy spirit mass. Espiritu Santuaren Meza
In Tempore Abesbatza, abesbatza eta ensemblea

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara