Buscador
Jardunaldiak
EKAITZA OPERAZIOA

URRIAK 15. 12: 00etan eta 17: 00etan. ZIUDADELA. EKAITZA OPERAZIOA, FAMILIARTEKO JOKOA.
Iruñeko 72-22 Topaketen barruan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatzen du arkitektura iragankorra egiteko familiarteko jolas hau, Iruñeko Udalarekin batera.
Hiriko lorezaintza-hondarrak erabiliz, eta asmamena eta muntadura teknikez baliatuz, gure arkitektura iragankorra aktibatuko dugu, musikaren ikuspegitik, Maushaus, Lupo Sistema eta E7.2 elkarteen diziplinarteko lankidetzarekin.
Familien eta diziplinen arteko topaketa dugu honakoa, mende erdia igaro ondoren 72ko Topaketa mitikoen espirituari omenaldia egiten diona, non arkitektura, artea eta natura eskutik helduta egongo diren eguzkia sartu arte.
Goizeko saioa: 12: 00etatik 13: 30etara/E7.2-en partehartzea, Xenakisi tributua
Arratsaldeko saioa: 17: 00etatik 18: 30etara / Ekaitz Handia E7.2-rekin 19: 30ean (ilunabarra)
ALDEZ AURREKO IZEN-EMATEA, gehienez ere 25 familia saio bakoitzean, guztira 75 lagunentzako edukierarekin. Bidali e-posta coavna@coavna.com helbidera “OPERACIÓN TORMENTA” gaiarekin (urriaren 14ra arte, ostirala, 12: 00etan)
Jarduera doakoa eta jende guztiarentzat irekia da.
Beharrezkoa da parte-hartzaileek lanerako eskularruak ekartzea.