Txotxongilo antzerkia

ELMER EL ELEFANTE

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-03-18, 18:30 – 19:30. TXOTXONGILOAK: ELMER EL ELEFANTE.

Elmer, Elmer y Wilbur eta Elmer y el Arcoíris album irudidunen bertsioa txotxongiloentzat.
Elmer ez da bere saldoko gainerako elefanteak bezalakoa. Sinesteko zaila dirudien arren, mila koloreko elefantea da: berdea, urdina, zuria, arrosa, horia eta beste. Ikaragarria! ezta? Elmerri, ordea, ez dio inolako graziarik egiten horrelakoa izateak; hobeki esan, kopetaraino dago ezberdina izateaz. Beraz, behin batean, saldotik ihes egitea erabaki eta erremedio bat bilatuko du gainerakoen kolore berbera izateko. Nola eginen ote du? Halaber, haren lehengusu Wilbur ezagutuko dugu, hau da, arras elefante irrigarri eta imitatzailea, eta ikusiko dugu zer gertatzen den ekaitzak jotzen duen egun batean ortzadarra kolorerik gabe gelditzen denean.

2 urtetik +, heldu batek lagundurik.
3 €. Aurrez izena emanda

Itzuli edukiaren hasierara