
MUSIKA ETA TRADIZIO ERALDATUA
- KONDESTABLEAREN CIVIVOXA
- 19:00 - 20:00
Zentral aretoak abuztuko eta iraileko asteazken arratsaldetarako kontzertuak antolatu ditu. Zikloa abuztuaren 18an inauguratuko da eta irailaren 22an amaituko da, asteazkenero kontzertu bat eskainita, arratsaldeko 20: 00etan. Lehenengo edizio hau udan zehar egingo da eta eszenatokia Burgoen plazan bertan kokatuko da. EMMusikadas 6 kontzertuz osaturiko zikloa da, eta emakumeek gidatutako edo osatutako taldeak hartzen ditu. Zikloak izaera ekletikoa du, hau da, ez da genero musikal nagusirik izango, baizik eta genero ezberdinak aurkituko ditugu, indie, rock edo sad trap, besteak beste. Sarrerek 10 eta 13 euro arteko prezioa dute, eta 5 euroko beherapena gazte txartelarekin. Iruñeko Udalak dirulaguntzen deialdiaren bitartez ekimen honetan parte hartzen du.
EMMusikadas zikloa geratzeko asmoz dator, Iruñerako erreferentziazko kontzertuen zikloetako bat bihurtu arte. Honetan, emakumeek gidatutako bandak arituko dira, eta leiho bat aurkituko dute, beren musika proiektatzeko eta Iruñeko bizilagunei helarazteko. Programa honen bidez, emakumeen taldeak eta artistak ikusarazi eta ahaldundu nahi dira. Zikloak nafar jatorriko edo ondoko probintzietako banden parte-hartzea lehenetsiko du.
PROGRAMA
Abuztuak 18. Liher (heavy-rock)
Abuztuak 25. Olatz SALVADOR (pop)
Irailak 1. Lorena ÁLVAREZ (pop/folk) + TRONCO (indie)
Irailak 8. Delaporte (elektro-pop)
Irailak 15. Albany (sad trap)
Irailak 22. Andrea SANTIAGO + FLY MAILO (folk-rock/pop alternatiboa)