
GALLINERO DE COMEDIAS
- NAVARRO VILLOSLADA INSTITUTUA
- 19:30
AZAROAK 4, OSTIRALA. 20:00. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. EN BUENA COMPAÑÍA, MUÑEKAJOS-EKIN. Komedia, adin guztietarako, 70 minutu. HEMENGO ANTZERKIAREN XXIV. ERAKUSTALDIA.
Edozein adinetako ikusleendako ikuskizun honek pertsonaia xelebre ugari biltzen ditu, zeinek maitasuna umorez bilatzen baitute itsukako hitzorduetan.
Musika-saioz apainduta, oso siames ezberdinak ikusten ahalko ditugu, oso bikote berezia edo obulu eta espermatozoide baten arteko hitzordu mugitua. Hiru aktorek antzeztutako dozena bat esketx baino gehiagorekin, muntaketa honi esker ordubete baino gehiagoan gozatzen ahalko duzue arima bikia aurkitzeko dauden hurbilketa modu desberdinez.
PARTE HARTZEN DUTE:
Aktoreak: María Jesús Jodar, Laura Virué, Emmanuel Waltener.
Gidoia: Sorkuntza kolektiboa.
Zuzendaria: María Jesús Jodar Cartujo.
Atrezzoa eta musika: Waltener.
Teknikaria: Joaquín Moleiro.
Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda 010 telefonoaren bidez, www.pamplonaescultura.es webgunean eta aurre aurre Civivox zentroetan.
Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.