Ikuskizuna

MIN SARIAK BANATZEKO EKITALDIA NAFARROA ARENAN

NAFARROA ARENA
2022/04/27
20:30

MIN Sariak 2022ko apirilaren 27an eginen dira Iruñean. Nafarroako hiriburuan izanen da musika independentearen sariak banatzeko ekitaldia, Nafarroa Arenako barrutian. Gala Carolina Iglesiasek aurkeztuko, 20:30ean, du eta Baiuca, Chill Mafia, María Arnal eta Marcel Bagés eta Rosario la Tremendita taldeen emanaldiak izango dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude Baluarteko leihatilan eta internet bidez https://www.premiosmin.com helbidean, 8,50 euroko prezioan + kudeaketa gastuak.Burgosen egindako aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, Batasun Fonografiko Independenteak musika independentea penintsulako leku guztietara eramateko helburuarekin jarraitzen du eta, horretarako, MIN Sariak musika aniztasuna saritzen duen ekitaldi ibiltari bihurtu dituzte.

XIV. edizio honetan izena emateko epea zabalik dago jada 2021ean autoeditatutako edo argitaratutako diskoak, EPak edo singleak dituzten artista eta zigilu independente guztiendako. Prozesu hori bai diskoetxeek bai musika argitaletxeek, artistek edo kudeatzaileek egin dezakete MIN Sarien webgunearen bidez (https://www.premiosmin.com). Fase horren ondoren, ikusleen bozketa iritsiko da, eta kategoria bakoitzeko finalerdira iritsiko diren 15 parte-hartzaileak nortzuk izanen diren zehaztuko dute. Ondoren, epaimahai profesionalak artista izendatuak hautatuko ditu. Azkenik, apirilaren 27ko ekitaldian, sariak banatuko dira.

SARI BERRITUAK ETA PUBLIKOARI IREKIAK

MIN Sarien XIV. edizioak hainbat berritasun ekartzen ditu, aurreko edizioekin alderatuta. Musika independentearen jaia geroz eta handiagoa da, eta, oraingoan, ikusleek ere Sariez gozatzen ahalko dute. Nafarroa Arenan eginen den sari banaketarako, Batasun Fonografiko Independenteak sarrera ugari jarriko ditu salgai, jarraitzaileek jaia barrutik bizi eta musika independentearen protagonista nabarmenenak saritzen dituen ekitaldiaz goza dezaten, baita musika hori maite duten guztiek modu aktiboan parte har dezaten ere.

Halaber, Batasun Fonografiko Independenteak kultura, kirola, aisia eta bilera-turismoa sustatzeko Nafarroako Gobernuko NICDO sozietate publikoarekin elkarlanean, aldez aurretik ekitaldi batzuk eginen ditu Foru Komunitateko hainbat puntutan, ekitaldia baino lehen giroa berotze aldera. MIN Sariak urrats bat haratago doaz, eta bizitzaren eta musikaren ospakizun bihurtzen dira (are gehiago).
Edizio honetako beste berritasun bat ‘Jatorrizko hitz onenaren Saria’ da, sari propioa merezi duen musikaren oinarrizko alderdia. Hautatzen ahalko dira gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galegoz idatzitako jatorrizko literatura-lanak. Edozein musika-generotako abestiak izan daitezke, aniztasuna eta kalitate lirikoa aldarrikatuz.

Eta, 2020an, zuzeneko musikaren geldialdia ondoren, eta, 2021ean, osasun-neurriei esker hura itzuli denez –eta inoiz baino indar handiagoz–, MIN Sariek ‘Zuzeneko emanaldirik onenaren Saria’ berreskuratu dute. Hautatzen ahalko dira artista nazional batek 2021ean egindako emanaldiak (streamingekoak edo zuzenekoak) eta birak.

Azpimarratzekoa da, beste berritasun gisa, araudia aldatu dela ‘Goraka doan artista onenaren’ sarian. Kategoria horren aurreko edizioetako irabazleak edo izendatutako artistak ‘Artista nazionala’ kategoriara aurkeztu beharko dira. Beraz, hautatzen ahalko dira 2021ean musika-grabazio bat argitaratu duten artista nazionalak, eta, gehienez, bi disko luze dituztenak.

2022an, MIN Sariak gorantz doaz, geldiezin, musika-industria independentea, artistak eta publikoa berriz elkartuko dituen gehien espero den topaketan. Hori guztia honako hauen laguntzari esker da: Nafarroako Gobernua, NICDO sozietate publikoa eta Nafarroa Arena pabilioia, gure bazkide instituzionalak; Amazon Music-en, Ticketmasterren eta The Orcharden babesletza; AIEren, SGAE fundazioaren, INAEMen, Etxepare Euskal Insitutuaren, Ramon Llull Institutuaren, SAE Spainen, Sympathy for the Lawyerren eta Merlinen laguntza; Radio 3, hedabide ofiziala; Mondo Sonoro, Jenesaispop, dod Magazine eta Más Jazz hedabide laguntzaileak.

Itzuli edukiaren hasierara