
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
Kondestable Civivoxa, 2023-02-24, 19:30 – 20:45. IME´23. IRUÑA MUSIKA EKINTZA. ÉRABLE BOSKOTEA (Bi biolontxelorako boskotea).
Parisko hiru anaia eta haurtzaroko bi lagun elkartu dira boskote honetan errepertorio berezia lantzeko: bi biolontxelorako kintetoa. Érable astigarra da frantsesez eta izen horren bidez haurtzaroa aipatu nahi dute, bai eta adiskidantzen luzapena ere. Planetaren eta materialen jasangarritasunaz kezkaturik, jotzen dituzten hari-instrumentuen astigarra laudatu nahi du boskoteak (haietako batzuk 250 urtetik gorakoak), gauza iraunkorren oroigarri, jotzen duten musika ere iraunkorra den bezala.
Kontzertuak ganbera-musikako bi lan nahitaezko proposatuko ditu: Boccheriniren op.13, 5. kintetoa eta Schuberten D.956 kintetoa. Bi garai, bi herrialde eta bi estilo ezberdin, baina, batez ere, bi eginkizun ezberdin bigarren biolontxelorako, Boccherinik biolaren eginkizuna ematen baitio. Schubertek, berriz, erregistro baxua aberasteko erabiltzen baitu, bai eta biolontxeloaren melodiak goresteko ere.
Hizkuntza: Castellano