Buscador
Ikuskizun anitza
ERDI AROKO GAIEN ERREZITALDIA ETA HERIO DANTZAK
ITURRAMAKO CIVIVOXA, 2023-02-17, 19:00 – 20:00. ERDI AROKO ANTZERKIA: ERRITUA, DRAMA ETA SOLEMNITATEA. HAREN AZTARNA NAFARROAN – ERDI AROKO GAIEN ERREZITALDIA + HERIO DANTZAK.
ERDI AROKO GAIEN ERREZITALDIA
Kontzertua
Erdi Aroko hainbat gai joko dituzte; besteak beste, Chançon d’amour, errege Tibalt IV.ak egina, Higinio Anglések bildua, eta Ad morten festinamus, hau da, Montserrateko monasterioko Llibre Vermelleko monodia, eduki musikala gorde duen Erdi Aroko eskuizkriburik zaharrenetako bat da.
Gizonak abesbatza, Imanol Erkiziak zuzendua
19:00-19:30
HERIO DANTZAK
Dantza proiektzioa
Herio Dantzak genero ikonografiko bat dira eta Erdi Aroaren bukaeran irudikatzen ziren, bai eta ondoko mendeetan ere. Gironako Verges herrian oraindik ere irudikatzen da Aste Santuan. Europako kasu bakarra da. Haren mezuak bizitzaren laburtasunaz pentsarazi nahi digu eta heriotzak den-denoi dei eginen digula salbuespenik gabe, gure adina edo maila soziala edozein izanik ere, eta ustekabean.
Muthiko Alaiak dantza-taldea
19:30-20:00
Hizkuntza:Castellano