Ikuskizun anitza

ERDI AROKO GAIEN ERREZITALDIA + HERIO DANTZAK

CIVIVOX CONDESTABLE, 2023-03-31, 19:00 – 20:00.

ERDI AROKO GAIEN ERREZITALDIA
Kontzertua
Erdi Aroko hainbat gai emanen dituzte; besteak beste, Chançon d’amour, errege Tibalt IV.ak egina, Higinio Anglések bildua, eta Ad morten festinamus, hau da, Montserrateko monasterioko Llibre Vermelleko monodia, eduki musikala gorde duen Erdi Aroko eskuizkriburik zaharrenetako bat da.
GIZONOK ABESBATZA, IMANOL ERKIZIAK zuzendua

HERIO DANTZAK
Herio Dantzak genero ikonografiko bat dira eta Erdi Aroaren bukaeran ematen ziren, bai eta ondoko mendeetan ere. Gironako Verges herrian oraindik ere ematen da Aste Santuan. Europako kasu bakarra da. Haren mezuak bizitzaren laburtasunaz pentsarazi nahi digu eta heriotzak den-denoi dei eginen digula salbuespenik gabe, gure adina edo maila soziala edozein izanik ere, eta ustekabean.
Dantza-ikuskizunaren proiekzioa
MUTHIKO ALAIAK DANTZA-TALDEA
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Hizkuntza: Castellano

Itzuli edukiaren hasierara