Ikuskizuna

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA. ANTZEZLAN PERFORMATIBOA. GARAIKIDE.

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2022/01/19
19:00
IKUSI KARTELASARRERA SALMENTA

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA. Antzezlan performatiboa Nafarroako Antzerki Eskolan. Maite Aizpurua. Urtarrilaren 19an, asteazkenean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan. Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Antzerki-performance pieza honek, korrika egiteko, ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaitu, sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplina fisikoko ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada eskainiz. Gelditu, erresistentzia intimoak zeharkatzeko eta desgaitasun kontzeptua barrutik lehertuko duten disidentziarako agertokiak asmatzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzeko. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.

Sortzailea eta antzezlea: Maite Aizpurua Olaizola
Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro
Argiztapen diseinua: Miriam Ubanet
Musika: Mozarten bibolinerako kontzertua 3.zk (moldaketa): Asier Renteria
Teaserra eta difusiorako argazkiak: Yuri Agirre (Kulturaz Koop.)
Trailerra: Zazpi t´erdi
Laguntzaileak: Azpeitiko Udala, Kulturaz Kooperatiba, Zumaiako Udala, Harrobia, Eusko Jaurlaritza, Horman Poster.

Maite Aizpurua Olaizola
Egun HORMAN POSTER kolektiboko kide, antzezle eta mediazio proiektuen sortzailea da. Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil) eta heziketa eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan. Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua gaztetatik. Donostiako TAE-n burutu zituen atzerki ikasketak (2013-2015) eta ondoren Arte Dramatikokoak Dantzertin (2015-2019). Azken urteetan hainbat kolaborazio egin ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan. Erresistentzia arazo fisiko da (2020) bakarkako lehen proiektua da.

GARAIKIDE 2022

GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua.

MIRANDE
Kontzertua

Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia
URTARRILAK 14
Kondestable Civivoxa. 19:00

ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Antzezlan performatiboa

Maite Aizpurua
URTARRILAK 19
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

TRIBIZ BASERRI GALDUE
Antzezlan dokumentala

Jon Ander Urresti
URTARRILAK 23
Kondestable Civivoxa. 19:00

KAMERAK ETA GANBARAK
Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita

Xabier Erkizia
URTARRILAK 25
Kondestable Civivoxa. 19:00

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Antzezlana

Horman Poster
URTARRILAK 27
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00

AUTOPSIAK
Argazki erakusketa

Asier Gogortza
Urtarrilak 18 – Otsailak 2
Kondestable Civivoxa

Itzuli edukiaren hasierara