
ANTZERKI-IKUSKIZUNA. HEMINGWAY
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 21:00
Nafarroako Antzerki Eskola. Maiatzak 11, asteazkena. 19:00
LUBAKI LAINOTSUA
ATX Teatroa
Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be… badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek “pakea” sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu… eta noski, errelebo barik ez dago postua lagatzerik. Beterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da.
Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean erreleboa jatorkio. Eskarmentu bako soldadu gazte bat. Bere bizitza labur osoan sekula ez dau gerra izpirik ezagutu.
Belaunaldien arteko talkea eta munduaren inguruko ikuspegi desberdinak izango dira marmitako barri honen osagaiak.
Ideia: ATX Teatroa Zuzendaritza: ATX Teatroa Aktoreak: Maren Basterretxea, Miriam K Martxante, Javier Barandiaran Kanpo begirada: Ximun Fuchs Soinu espazioa/Musika: Gartxot Unsain Letona Jantziak: Marodi Sorkuntzak Argiztapen diseinua: Ion Chavez Teknika: Xabino Alkorta Eszenografia: ATX Teatroa Ikus-entzunezkoak: Panarama Studio Argazkiak: Ainhoa Resano Kartela: Ezequiel Dawson Ekoizpena: ATX Teatroa Banaketa: ATX Teatroa.
Sarrera: 8 euro
Sarreren salmenta: www.laescueladeteatro.com web gunean, eta Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.
Antolatzailea:
Iruñeko Udala – Ayuntamiento de Pamplona
Laguntzaileak:
Nafarroako Antzerki Eskola – Escuela Navarra de Teatro
Nafarroako Gobernua – Gobierno de Navarra