Buscador
Ikuskizuna
AFTER CAGE JAIALDIAREN IKUSKIZUNA ZIUDADELAN

Urriaren 30ean, larunbatarekin, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, eta aurtengo After Cage Jaialdiaren barruan, Projecte SoXXI talde valentziarrak ikuskizun bizia, dramatikoa eta erritmikoa eskainiko du, metalen sotiltasun eta abstrakzio sentikorrak eta kultura ezberdinetako danborrak uztartuz. “Progonikós Rythmós” ikuskizuna 12: 00etatik aurrera izango da. Sarrera librea aldez aurretik hemen izena emanda: https://forms.gle/7e49gCag5UeQ1LpBA
Projecte SoXXI hezkuntza arloan diharduten Espainiako panorama artistikoko profesional nabarmenek eta orkestra nazional ezberdinek osatzen dute, perkusiorako musika garaikidea sortzeko, interpretatzeko eta zabaltzeko duten interesagatik elkartuta.
Interpreteak: Borja Donet, Andreu Queralt, Miguel Angel Real, Sergi Dauder, Josep Furió, Victor Segura eta Joan Soriano.
Musika-programa:
- Toque a Eggún. Louis Aguirre. Bonbo eta zintzarrietarako pieza
- Bembé. Louis Aguirre. Afrikako perkusioak
- SikuUnipkaaq. Mattew Burter. 7 lira eta elektronika
- Wemilere a Eleggua y Oggún. Louis Aguirre. Metalezko tresnak eta metalezko objektuak
- Beatessence II. Maki Ishii. Japoniako kodo taldea