IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKZIOA

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA SOBRENATURAL BAT

Kondestablearen Jauregiak EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA SOBRENATURAL BAT ikus-entzunezkoa hartuko du, apirilaren 5ean, asteartearekin, 19:30ean. Antolatzaileak: Karrikiri Elkartea eta Iruñako Udala.
Testamendu Zaharrean sugeak Ebari esandako hitzak abiapuntu hartuz idatzi du Irati Jimenezek bere azken lana, Begiak zabalduko zaizkizue izeneko saiakera literarioa, euskal literaturaren azterketa sakonaz gain, ariketa literarioa egiteko eta baloratzeko tresnak eskaintzen dituen lan mardula, narratibazko bere lanen estilo literarioan idatzitakoa. Eta urteetako ikerkuntza lana biltzen duen lan hori oinarri hartuta osatu du Euskal literaturaren historia sobrenatural bat izeneko ikuskizuna.

Bideo-lanen eta musikaren laguntzarekin egindako proposamen eszeniko bat, abadeek idatzitako literatura pobre bat kontsideratu izan dena hori askoz gauza interesgarriagoa dela frogatzen duena, eta euskal literaturaren ozeano ilunean bidaiatzera gonbidatzen gaituena, gure literaturaren botereaz jabetu gaitezen eta orain arte ezezagunak zitzaizkigun lurraldeak deskubritzerakoan, bere edertasun hordigarriak liluratu gaitzan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara