Buscador
Liburutegiak
EUSKARAZ IRAKURKETA TALDEA SANDUZELAIKO LIBURUTEGIAN

Sanduzelaiko liburutegi publikoak hartuko du ‘IRAKURLE TXOKOA’ euskaraz irakurketa taldea. Saioak hilabetearen laugarren ostegunean egiten dira, 19:00ean. Irakurketa taldea Fertxu Izquierdo-ek koordinatzen du. Informazioa eta izen ematea: Biblioteca Publica de San Jorge-Sanduzelaiko Biblioteka Publikoa, 948 125108. biblisjo@navarra.es.
Euskarazko irakurle txokoren xedeak bi izango lirateke; batetik, irakurtzea eta eztabaidatzea, eta bestetik, euskaraz aritzeko gune bat zabaltzea. Jardunbidea erraza da. Taldea behin sorturik, liburu bat proposatzen da –biblioteka saiatuko litzateke partaide guztiendako aleak lortzen- eta bakoitzak irakurri beharko luke bere kasa hilabete batean. Gero taldea elkartuko litzateke zehazturiko egunean eta, koordinatzaile batek gidaturik, liburuaz eztabaidatuko litzateke mami gehiago ateratzeko nahian. Saioak hilabetero egingo lirateke, hain zuzen, hilaren azken ostegunean, eta parte-hartzea doakoa da. Udako hilabetetan ez dago saiorik.
Fertxu Izquierdo. (Iruñea, 1975). Gerratearen aztarnak poesia lana argitaratu zuen 2007an (Pamiela). Gerora, Iruñea Hiria bekari esker Mendeko borroka eleberria idatzi eta plazaratu zuen 2008an (Pamiela). Urte berean Bilboko Blas de Otero Nazioarteko I. poesia saria eskuratu zuen, Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek izeneko lanarekin, 2009an argitaratua (Alberdania). 2012an Berriobeitiko olerki erotikoen lehiaketa irabazi zuen, besteak beste.
Sanduzelaiko liburutegi publikoak hartuko du halaber, irakurketa taldea Patxi Irurzun-ek koordinatzen du, Saioak hilabetearen lehen ostegunean egiten dira, 19:00, eta frantzesez irakurketa taldea, Ramón Herrerak koordinatzen du hilaren hirugarren ostegunean, 19:00.