ERAKUSTALDIA

BASSET HOUND ZAKURREN ERAKUSKETA NAZIONALA

SANTIAGOKO BASTIOIA ZIUDADELAN
2021/09/11
12:30

Basset Hounden Espainiako Klubaren Erakusketa Monografiko Nazionala eginen da irailaren 11n, 12:30ean, Ziudadelako Santiagoko Bastioian. Hanka motzak eta belarri luzeak dituzten eta eskuarki ehiztariak diren untxarien arraza horren alerik onenak hautatzeko proba bat da. Hungariako Patricia Burunkay hazle eta epaile ospetsua arduratuko da epaitzen den alea arrazaren estandarrera, morfologiara eta izaerara egokitzen den baloratzeaz. Sari banaketa 18:00etan izanen da, erakustaldi-esparruan bertan. Iruñeko Udalak ‘Iruña Hiria Saria‘ garaikurra emanen du, eta udal-ordezkari batek entregatuko du.

Proba hori Espainiako Txakurren Erret Elkarteak baimendu du, eta Espainiako Morfologia Txapelketarako (CAC) baliogarria den puntu bat jarriko du jokoan. Ekitaldia iragartzeko kartelaren irudi nagusia Arantza Remartinez iruindarraren akuarela bat da.

Itzuli edukiaren hasierara