Buscador
ERAKUSTALDIA
FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIAK ARTISTEKIN

FAMILIARTEKO SORMEN-LANTEGIAK ARTISTEKIN
‘IMPREVISIBLE’
Ziudadelako Arma Aretoak – Beheko solairua – “Ezustekoa” izenburupean artistekin familien sormen tailerrak antolatzen ditu. Iruñeko Udalak antolatuta eta La Chincheta Brunak garatutako tailer hauek Otros Luces 2021 jaialdiaren barruan daude, eta bi motatakoak dira:
-Haurrendako lantegiak (5 – 11 urte):
Abenduak 27, 28, 29 eta 30. 11:30 – 13:00.
Artistak: Carmen Salgado Amado eta Patricia Ejea.
Sarrera: 3 euro, aurrez 010 telefonoan izena emanda.
-Familiarteko lantegiak. (5 urtetik gorako haurrendako, heldu batek lagunduta)
Abenduak 27, 28, 29 eta 30. 17:30 – 19:30.
Artistak: Alicia Otaegui, Teresa Sabaté, Blanca Razquin eta Alberto Odériz (27 eta 28), Virginia Santos, Marijose Recalde, Carmen Salgado Amado eta Blas Campos (29 eta 30).
Sarrera: 5 euro (2 kideko familia), 7 euro (3 kideko familia), aurrez 010 telefonoan izena emanda.
‘BESTELAKO ARGIAK’ JAIALDIA ZIUDADELAN
Bestelako Argiak jaialdiaren VI. edizioa eginen da Ziudadelan, 2021eko abenduaren 17tik 2022ko urtarrilaren 9ra, honako hauekin: bideoarte-proiekzioak (17:30 – 20:30), familiarteko sormen-lantegiak (11:30 – 13:00 eta 17:30 – 19:30) eta hainbat arte-erakusketa (11:30 – 13:30 eta 17:30 – 20:30). Jarduera guztietarako sarrera librea izanen da, lantegietakoa salbu, non aurrez izena eman beharko baita. Jaialdi honek hausnarketa, gozamena, jolasa eta emozioak suspertzea proposatzen du, bideosormenaren eta ikus-entzunezko artearen bidez, argia protagonista izanik.
BESTELAKO ARGIAK VI. Artea Mugimenduan
BIDEOARTE-PROIEKZIOAK
(Zinetika – diziplina anitzeko jaialdia, dantzaren, ikus-entzunezko hizkuntzaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituena, hainbat esperientzia artistikori bide emanez. Zinetika jaialdiaren VI. edizioko lau film labur proiektatuko dira Bestelako Argiak jaialdian).
Ziudadelako barrutia
17:30 – 20:30.
BARRUAN. Argi-instalazioa, arkitektura iragankorraren eta Land Art-aren artean.
Fernando Molina
Ziudadelako barrutia
17:30 – 20:30.
Barruko espazioak amestea iradokitzen du, gaua mihisetzat eta argia tintatzat hartuta. Barruko espazioak irudikatzeko gonbidapena da, Ziudadelako ingurune naturalean argiztatutako lerroez lagunduta.
KÖPPÖ. ARGI-INSTALAZIOA
Fermín Izco
Ziudadelara sartzeko tunelak
17:30 – 20:30.
Elkarri eragiten dioten argi- eta kolore-jokoa, Ziudadelako barrutira sartzen direnak pasatzen direnean.