JARDUERAK

FARFAROUT

KONDESTABLEAREN CIVIVOXA
2022/11/07 - 2022/11/10
20:00

Azaroaren 7tik 10era, Kondestable Civivoxak proposamen performatiboa ekarriko du. Diziplina anitz honetan, zientzia, musika, dantza, soinu-paisaiak,
bitartekaritza eta ikerketa arituko
 dira elkarren arteko solasean.

Astronomo talde batek berrikitan baieztatu du gure eguzki-sistemako objekturik urrunena aurkitu dutela, zientifikoek 2018AG37 deitua eta Farfarout esaten diotena (ingelesez, oso oso urrutikoa esan nahi du). Aurkikuntza berri horrek unibertso ezagunaren mugak zabaldu ditu, eta zientziatik, perfomance artistiko baten sorkuntza eragin du, diptiko modukoa.

Kondestablearen jauregian egutegi berezi bat paratuko da, hots, Egutegi kosmiko habitagarria eta bizipen-eragilea. Erakusketa Karl Sagan astrofisikariak pentsatua da eta, Farout Artistic Research erakundeak berariaz egokitu du Jauregia bere osoan huraxe ezartzeko. Erakusketan, Unibertsoaren historia urteko hamabi hilabeteen eskalan dago irudikatua; denok gaude ohituak denbora-unitate horretara eta lagungarria zaigu gure historiaren, gure planetaren eta gure izatearen munta ulertzeko. Bakoitzak lehen pertsonan biziko duen esperientzia fisikoa izate aldera, eraikinaren espazialtasunarekin jokatzen dugu. Patio nagusian bigbanga- ezarriko da eta, hartatik, unibertsoaren historia garatzen da. Historia hori, zehazki, Kondestable Jauregiko hamabi gela interkonektatuetan banatuko da; horrela, patio nagusiko bigbang-arekiko distantziaren arabera daude gelak espazioan kokatuak. Publikoari gonbitea eginen zaio kosmosaren historia hamabi etapetan egitera, ibilian soinupaisaiak, isiltasuna, gogoeta-uneak eta partaidetza-uneak topatuta. Erakusketaren diseinu grafikoa Francisco Xabier Goñi Castañón doktorearen kargura joan da.

Esperientzia artistikoarekin batera, badira huraxe bere testuinguruan kokatzen duten eta lagun egiten dioten duten esku-hartze artistikoak. Flex Ensemble talde alemaneko musikariek zuzeneko esku-hartzeak eskainiko dituzte azaroaren 7an (astelehena), 8an (asteartea) eta 9an (asteazkena), 20:00etan hasita. Honatx musikariak: Kana Sugimura, Anna Szulc, Martha Bijlsma eta Johannes Nies. Emanaldiak egutegi kosmikoko etapa batetik emanen dira, eraikinak dituen erresonantziekin eta akustikarekin jokatuta eta, horrela, erakusketa moldeko esperientzia edo esperientzia partehartzailea osatuta.

Ekintza zientifikoa azaroaren 10ean (osteguna) eramanen da bururaino, ibilbide bat eginen baita egutegi kosmikoan, bai eta mahai inguru ireki bat ere, Francisco Colomer doktoreak (JIVE Institute) eta Javier Armentia doktoreak (Iruñeko planetarioa) parte hartuta, biak ere astrofisikariak eta dibulgatzaileak. Zientziaren, artearen eta gizakiaren artean partekaturiko kezkak izanen dira solasgai eta, era berean, haien arteko uztarketak irudipen berriak eragiten ahal dituela eta jakintza berria sortzen laguntzen ahal digutela.

FARFAROUT instalazioa FAROUT ARTISTIC RESEARCH erakundeko ikerlari, interprete eta sortzaile taldeak diseinatua da. Honatx kideak: Beatriz Pomés doktorea, Sef Hermans doktorea eta Igor Sáenz doktorea.
Jende guztiarendako
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara