Kontzertua

FLAMENCO ON FIRE

Flamenkoaren barruan biltzen diren estetika desberdinen sormen-eragile eta erakusleiho gisa balio duen gertakari kulturala. Asmo horrekin eta Agustín Castellón Campos “Sabicas” nafarraren izena eta lana berreskuratzeko xedez, jaio zen 2014an Flamenco on Fire jaialdia, dagoeneko udako agendan finkatuta dagoen ekitaldia. Urtero, artista ospetsuak eta hasten ari direnak Nafarroan aritzen dira etengabe eboluzionatzen ari den musika genero horren bizitasuna ospatzeko Flamenco on Fire zorioneko dago, 2023an hamar urte betetzen baititu. Iruñean emanaldi gehienak abuztuaren 23tik 27ra bitarte eginen dira.


2021ean flamenkoa zer den galdetu eta 2022an lirika agerian utzi ondoren, oraingoan gitarrak alzapúa kontzeptuaren bidez hartuko du protagonismoa. Alzapúa delakoa hatz lodia sokak jotzeko erabiltzen duen ukitu flamenkoaren ezaugarri teknikoa da. Alzapúa hastapenentatik gogoan izan dugun Sabicasen instrumentura eta obrara sartzeko ate bat izanen da, baita jaialdiak bere urteurrenean gehitu nahi dituen gainontzeko irudi eta diziplina artistikoetara ere. Lirikaren atzetik, gitarraren ahotsaren garrasia entzuten da.

Hamargarren urteurrena bat dator Lola Floresen, Fernanda de Utreraren eta Rafael Farinaren ehungarren urteurrenarekin. Baita Paco de Luciaren 75. urtebetetzearen ospakizunarekin eta Fuente y Caudal diskoa argitaratu zeneko 50. urteurrenarekin ere, zeinak Entre dos aguas abestia barne hartzen baitzuen. Halaber, 50 urte igaro dira Manolo Caracolen heriotzetik eta hamar Juan Moneo “El torta” hil zenetik, eta 60 urte José Menesek Melchor de Marchenarekin batera egin zuen lehen albuma kaleratu zenetik. Era berean, Iruñeko “La Casa de Sabicas” kultur zentroak hamargarren urteurrena ospatuko du. Flamenco on Fire jaialdiak urteak betetzen ditu, baina ospakizun horri beste oroipen horiek guztiak gehitu behar zaizkio.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara