
ETXE BAT
- CIVIVOX KONDESTABLEAREN ARETO NAGUSIA
- 19:30
Ana Galarragak eta Pettik errezitaldia emango dute urriaren 13an, 19: 30ean, Civivox Kondestablearen Areto Nagusian.
Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.
Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?
Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabekoekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.
Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa
Sarrera doan lekuak bete arte.