Antzerkia

GALLINERO DE COMEDIAS

BHI Navarro Villlosladako antzerki tailerrak ‘Gallinero de comedias’ taularatuko du. Antzerkia eta musika zuzenean eskainita. Sarrerak doan, Institutuko atezaintzan gonbidapena jasota. Jende guztiarentzako irekitako emanaldiak. 19: 30etan izango dira, urtarrilaren amaieratik apirilaren 22ra bitartean.

Komedia-oilategia

‘Gallinero de comedias’ Ana Artajok eta Ion Martinkorenak idatzitako testua da. Lan honek Urrezko Mendeko antzerki-panoramako pertsonaia garrantzitsuenetako batzuk komedia ero eta makar baten protagonista bihurtzen ditu. Aukera egokia da ikasleak orduko gizartean murgiltzeko: komedia-antzokia, berriketa-lekuak, tabernak eta Felipe IV.aren Gortearen mundu ikaragarria.

Olivaresko konde-dukeak etengabe Felipe IV.ari errepikatzen dio: herria haserre dago… Goseteak, porrotak, finantza-krisiak, herrialdeak bizi dituen gatazka beliko amaigabeak… Espainiak ezin du egun batean izan zuen handitasuna berreskuratu. Bere herriak maite ez duelako ideiak eskandalizatuta, Erregeari ospea berreskuratzeko eta herritarrak animatzeko plan ezin hobea bururatzen zaio: «El Rey del Corral» antzerkigileen lehiaketa alegia. Lope de Vega, Ana Caro Mallén, Miguel de Cervantes eta Tirso de Molina lehiatuko dira Gortea irauliko duen eta Olivaresi buruhauste bat baino gehiago ekarriko dion lehiaketan.

Jendaurreko emanaldiak 19: 30ean izango dira, egun hauetan:

OTSAILA
Otsailak 3, ostirala 19:30
Otsailak 4, larunbata 19:30

MARTXOA
Martxoak 3, ostirala 19:30
Martxoak 4, larunbata 19:30
Martxoak 10, ostirala 19:30
Martxoak 11, larunbata 19:30
Martxoak 17, ostirala 19:30
Martxoak 18, larunbata 19:30
Martxoak 25, larunbata 19:30

APIRILA
Apirilak 1, larunbata 19:30
Apirilak 21, ostirala 19:30
Apirilak 22, larunbata 19:30

Itzuli edukiaren hasierara