Kontzertua

GUARIMBA, O-KO ANDRE MARIA PLAZAN

O-KO ANDRE MARIA PLAZA
2021/09/14
20:00

Cumbia ospe handiko erritmoa da Latinoamerikan. Bere konpas itsaskorrak entzungai izanen dira irailaren 14an, 20:00etan, O-ko Andre Maria plazan, Guarimba taldearen eskutik, ‘Musika-aretoak kalean’ zikloari buru emanen dion kontzertuan. Kontzertua Katakrak-ek (Kale Nagusia, 54) babesten du. Sarrera doakoa izanen da, leku guztiak bete arte.

Guarimba proiektuan Iosu Zapata (gitarra eta ahotsa), Sergio Salinas (ahotsa eta güiroa) eta Lucía Delgado (teklatuak) ari dira.

Guarimba psikodelia tropikal elektronikoaren ekaitza da, 2016. urte bukaeran sortua, Iosu Zapata Mexikon 3 urtez egon ondoren hona itzuli eta gero. Bertan ezagutu zuen musika-genero hau eta musika tropikalaren atzetik dagoen guztia. Taldearen asmo nagusia cumbiaren soinu amazonikoaren inguruan miatzen jardutea da, kontinente amerikarrean sortzen ari diren soinu psikodelikoak eta soinu elektronikoa jomuga hartuta.

Guarimbak bigarren diskoa kaleratu du aurten, eta Tasio film nafarraren omenezko bideo hau disko horren aurrerapena da; bertan Patxi Bisquert aktoreak parte hartzen du:

Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteartero, 20:00etan, ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, Burgoen plazan, Jito Alain, San Jose Plazan, Salestarren patioan, O-ko Andre Maria plazan eta Taconeran, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.

Zikloa entzule mota orori zuzenduta egon da, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, reggae fusioa, punk-a, heavy metala, shoegaze popa, rockabilly-a, indie popa, soul eta cumbia electronikoa. Honako areto hauek parte hartu dute ekimenean: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak..

KONTZERTUAK

Ekainak 15. Zentral. SIMONA. r n b. Burgoen plaza
Ekainak 22. Terminal. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK (folk rock-a). Jito Alai
Ekainak 29. Subsuelo. LEMON Y TAL (pop rock-a). San Jose
Uztailak 13. Infernu. THE LIZARDS (hard rock-a). Jito Alai
Uztailak 20. Garazi. THE TITANIANS (reggae fusioa). San Jose
Uztailak 27. Akelarre. LEIHOTIKAN. Punka. Salestarren patioa
Abuztuak 3. Krawill. TOIFELTHAL (heavy metala). Jito Alai
Abuztuak 10. Cavas. EXNOVIOS (shoegaze popa). O-ko Andre Maria plaza
Abuztuak 17. Toki Leza. LOBOS NEGROS (rock n rolla, rockabillya). Taconera
Abuztuak 24. Txintxarri. RIO ARGA (indie popa). O-ko Andre Maria plaza
Abuztuak 31. Rockcollection. GREGARIO DE LUXE. Soula. Taconera
Irailak 7. Nebula. JON ULECIA & CANTINA BIZARRO Rocka. O-ko Andre Maria plaza
Irailak 14. Katakrak. GUARIMBA (cumbia elektronikoa). O-ko Andre Maria plaza

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara