
ZIUDADELA
- ZIUDADELA
- 17:30
Irailaren 13tik urriaren 13ra ‘Gureak egin’ programan izena emateko epea zabalik dago. Ekimena Eusko Kultur Fundazioak sustatzen du Iruñeko Udalaren laguntzarekin. Euskaraz jardungo duen 15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia da. 2021eko urriaren 15etik 2022ko maiatzaren 27ra bitarteko ostiraletan garatuko da, Juslarrocha Civivoxean, Gazteriaren Etxean eta San Frantziskoko eskoletan.
Gertuko kultur errealitatean oinarria izanen duen eskola, esperientzia bakar eta berezia izanen da Gureak Egin mintegia. Kultura euskaraz sortu eta ematen duten kultur adierazpideetara gerturatzea, inguratzen dituen errealitatea eta bizi diren testuinguruan arreta nabarmena jarriz.
Asmoa ez da aisialdi eskaintza hutsal bat egitea, haragoko helburua dugu. Praktika sortzaile edo artistikoak burutuz, bertako kultur adierazle eta espresioekin lotuneak eraiki eta eredu propioak sortuko ditugu. Inguratzen gaituzten kultur zeinu, ohitura edota espresioetara hurbilduz geure aldarrikapen propioak eraikiko ditugu Gureak Eginen. Kultur adierazpide eta praktikek, inguratzen gaituena hobe ulertzeko, berau zalantzan jartzeko edo trinkotzeko tresnak ematen baitizkigute.